XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erkatz taldeak 10 urte Marines Arrizabalaga.Erkatz taldea orain dela 10 urte sortu zen, lehendabizi Hezkide izenarekin Iñaki Akizu eta Iñaki Zabaleta, monitore talde txiki batekin aintzindari izan zirelarik.
Harrezgero, jende asko pasa da talde honetatik.
Talde honek egin dituen ekintzen barruan aipatzekoak dira, adibidez, 3 urtetan zehar Legazpiko festetan konparsak, Akelarre bat, txinatarren Urte Berriaren ospakizunaren erakusketa, Legazpi Seguratik banatu zen eguneko
Aurten ere talde honek bere kurtsoari hasiera eman zion.
Azaroaren 3an, larunbatean, Parrokiko saloietan.
Erkatzek 12tik 17 urtetako gaztetxoekin egiten du lan.
Denera 14 begirale gara.
Joseba Billareal lehendakari bezala eta Marines Arrizabalaga lehendakariorde bezala.
Aurten 60 gazte ditugu gure ardurapean.
Gure lana, larunbateko 5`30etatik 7etara gaztetxoekin denbora libre momentu hori ahal den ondoen pasatzea da.
Horretarako ekintza desberdinak egiten ditugu: talde dinamikak, joku desberdinak, mendira irteerak, konbibentziak, etabar.
Ekintza puntualak ere egiten ditugu; ALIRITXI eguna, hau da, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko
Beraz, gure taldean parte hartu nahi baduzu, badakizu nun gauden. Anima zaitez!.